Bere patuari ihes egin ezin dion abenturazalea da Martin Zalakain. Pio Barojaren lanik estimatuenetakoa den eleberri hau, western karlistatzat jo daiteke kasik: mendiko ibilerak, maitasunaren hasi-masiak, estraperloaren estuasunak...
Tabernako beroaldien lekuko izango gara, ezagutuko ditugu gerrako trantze gordinak eta bideetan barrena topatutako adiskidantza zintzoak zein aliantza interesatuak.
“Bizirik nago, baina barruan dudan bizitza erabili ezean, usteldu egiten zait”, dio Martinek, arriskuen ezaxola, sasiaren lagun.
Gozotik eta tragikotik, bietarik du asko Zalakainen bizitzak. Ez du ekintzarik falta, ez eta ospakizunik ere.
Heroiaren kasta eta katarsiaren aldarria hain bere dituen nobela batek, izan ote dezake dantzaren bidezkoa baino taularatze hoberik?
AGENDA
2022
MATXOAK 13
- Portugalete.
Zubi Alde kiroldegia.
20:00
MAIATZAK 7
- Zornotza.
Zelaieta Pilotalekua.
20:00
MAIATZAK 15
- Getxo.
Muxikebarri aretoa.
19:00
EKAINAK 19
- Hondarribi.
Jostaldi Udal Pilotalekua.
IRAILAK 17
- Oñati.
Zubikoa Pilotalekua.
URRIAK 23
- Donostia.
Victoria Eugenia
Ekoizleak:
Babesleak:
Laguntzailea: